Loading Ekitaldiak

Convent Gardenen agenda

Bihotzez prestatu ditugu jarduera hauek guztiak. Ez galdu bakar bat ere!

Ekitaldiak Search and Views Navigation

abendua 2018

Hot Potato Blues Band

+

Ostirala 14 abendua | 18:00 - 20:00
Doainik

Convent Garden-eko #Pation gabonetako ukituak izango dituen blues kontzertua ospatuko da abenduaren 14an 18:00etatik aurrera Hot Potato Blues Band bandaren eskutik. Convent Garden-eko #Criptan debuta egin zuen talde berri hau Gorka Azpiroz (Mojo Hand bandatik etorria), Alberto Bosch (baxua), Juanra Etxaburua (bateria) eta Txenan Calvok (kitarra) (azken hauek, Lau Behi eta Blues Stop bandetatik aterata) osatzen dute. Bandak indarrez, estiloz, erritmoz eta "granoz" beteriko errepertorio itzela eskaintzen du, rock-blues, funk eta California soinuak nahasiz, Euskal Rock Bluesaren erreferentzia-banda bihurtzeko asmoarekin.

LABO XV: Performance

+

Ostirala 14 abendua | 19:30 - 21:00
8€

Abenduaren 14an, Convent Garden-eko #Cripta kulturaz beteko da berriz ere Labok antolatutako ekitaldi berri bati esker. Oraingo honetan, Labo XV, Angela Milano eta Juan Pacomio dantzariek performance bat eskainiko dute 19:30etatik aurrera. Urte honetan ozpatuko den azken labo hau oso berezia izango da. "Make it don't fake it" artistek "Asleep images" garaturiko proiektuaren barruan aurki dezakegu, gorputzek eduki kulturaletara lotzeko duten modua, nola menderatzen dituzten eta baita nola erreproduzitzen dituzten ere aztertuz. Jarduera hau gidatzen duen galderetako bat hurrengo hau…

Gure deejay gauak: Iker Kabe

+

Ostirala 14 abendua | 23:30 - Larunbata 15 abendua | 23:30
Doainik

Iker Kabe deejay-a Convent Garden-era itzuliko da abenduaren 14ko, ostiraleko, gauean #Cripta 23:30etatik aurrera emanaldi esklusibo batekin girotzeko. Iker Kaberen saioak erritmoz, energiaz eta groovez beterik egoteagatik bereizten dira. Gainera, bere estilo nagusia techo-house-a izan arren, bere emanaldietan beste generoa batzuk barne hartzen eta aztertzen saiatzen da, normalean donostiar asteburuen gauetan aurkitzen den eskaintzarekiko alternatiba berritsua izanez.

Gure deejay gauak: Apache Kid

+

Larunbata 15 abendua | 23:30 - Igandea 16 abendua | 23:30
Doainik

Bere lehen bakarkako sesioaren arrakasta dela eta, Apache Kid deejay-ak (Carol Marín) Convent Garden-eko #Cripta-ra itzuliko da berriz ere abenduaren 15ean, larunbatean, 23:30etatik aurrera. Apache Kid-ek sortzen duen giroaren erritmoak gero eta jarraitzaile gehiago lortzen ari dira, aurreko asteburuetan, Halloween-eko #CriptaTerror superfestan edo North Wheels motor klubaren urteurrenean.

Pintura eta umorea Convent Gardenen

+

Igandea 16 abendua | 12:00 - 18:00
Doainik

Abenduaren 16an, Convent Garden-eko #Pation bizirik egongo da berriz ere bi ekitaldi berriei esker. Alde batetik, 12:00etan umeentzako pintura-tailerra izango dugu Anita Van der Heyden artistaren eskutik, gure #Pation ikus daitekeen mural koloredunaren egilea. Arratsaldean, hurbiltzen diren guztiek Nola adierazi sentitzen dudana zuen sentimenduak mindu gabe deituriko umorezko bakarrizketa ikusteko aukera izango dute 16:00etatik aurrera, Didac Alcaraz komiko eta zuzendariaren partez.

Zinemal

+

Osteguna 20 abendua | 19:45 - 22:00
4€

Axel Casas eta Ronquetek historiako pelikularik txarrenetako bat analizatu eta komentatuko dute.

Santo Tomás Convent Gardenen

+

Ostirala 21 abendua | 10:00 - 16:00

Santo Tomas egunaren ospakizuna dela eta, txistorra pintxoak doan eskainiko dira gure #Pation 10:00etatik 16:00etara Alde Zaharreko iskanbilatik alde eta minutu batzuk deskonektatu nahi duten guztiontzat.

Gure deejay gauak: Axel Casas

+

Ostirala 21 abendua | 23:30 - Larunbata 22 abendua | 04:30
Doainik

Convent Garden-eko deejay egoiliar bezala, Axel Casasek azaroko ostiral eta larunbat gauak girotuko ditu berriz ere gure Criptan. Axel Casas mundu honetan aditua da oso. 1996-tik sesioak egiten dabil, Alex Nomaklimato edo Disco Bambino bezalako goitizenak erabiliz, underground, house edo deep bezalako estiloetatik 80 eta 90 urteetako musika dance estilora igaroz. Hala ere, berak ez du nahi estilo bakar batean gelditzea eta, horregatik, Convent Garden-eko deejay bezala, bere musika "dantzagarri eta gozagarri" bezala definitzen du, estilo ilunagoak alde batera utziz…

Gure deejay gauak: Axel Casas

+

Larunbata 22 abendua | 23:30 - Igandea 23 abendua | 04:30
Doainik

Convent Garden-eko deejay egoiliar bezala, Axel Casasek azaroko ostiral eta larunbat gauak girotuko ditu berriz ere gure Criptan. Axel Casas mundu honetan aditua da oso. 1996-tik sesioak egiten dabil, Alex Nomaklimato edo Disco Bambino bezalako goitizenak erabiliz, underground, house edo deep bezalako estiloetatik 80 eta 90 urteetako musika dance estilora igaroz. Hala ere, berak ez du nahi estilo bakar batean gelditzea eta, horregatik, Convent Garden-eko deejay bezala, bere musika "dantzagarri eta gozagarri" bezala definitzen du, estilo ilunagoak alde batera utziz…

Gabonetako azoka

+

Igandea 23 abendua | 11:00 - 20:00
Doainik

Aurreko urtean ospatutako ekitaldiaren arrakastaren ondorioz, aurten Gabonetako Azoka izango dugu berriz ere Convent Garden-eko #Pation abenduaren 23an 11:00etatik 20:00etara. Salmenta-postuak eta bertako produktuak gabonekin erlazionatuta egongo dira eta baita egun horietan egiten diren opariekin ere: gozokiak, liburuak, gabon-panpinak, artisau dekorazioa... Beste ekitaldi berdintsuetan egin den bezala, Axel Casasek, deejay egoiliarra, azoka girotuko du, baina gabon-kantak abestuko dituen abesbatzaren bixita ere izango dugu. Guzti hau gutxi izan balitz, Olentzerori harrera egingo diogu 12:00etan, txikienak agurtzako. Gainera, zozketak eta hainbat sorpresa…

+ Export Events

Cotillón Cotillón 31/12 - ¡Fiesta de Nochevieja en la #cripta de Convent Garden! Cotillón Cotillón