Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

Kontzertua: Natural Project + Olimpia

23/02/2019 | 19:00 - 22:00

5€

Otsailak 23, larunbata, Natural Project eta Olimpia banda donostiarrak Convent Garden-eko Criptan joko dute 19:00etatik aurrera. Bi taldeek bere lan berriak aurkezteko aukera aprobetxatuko dute.

Natural Project 1994. urtean eratu zen eta hainbat aldaketa bizi izan ditu bai bere kideetan eta bai bere soinuan ere. 2010ean argitaratutako Discontinuidad diskan islatzen den garai berriari hasiera eman zioten, dantza egiteko erritmoetara gerturatu diren arren, soinurik organikoena mantenduz; Horrela, nabari zaie 80. hamarkadako influentzietan oinarritu direla, baina beti ere egungo giroak erantsiz.

 

Beste aldetik, Lur Usabiaga aktoresa buru duen postpunk banda berria da Olimpia. Argitaratutako lehenengo EP-ak, (taldearekin izena partekatzen duena) kritika ezin hobeak lortu dituenez, maiatzan bigarrena ateratzea erabaki dute. Irun Rock bezalako jaialdietan parte hartzeko aukera izan dute.

CERRAMOS CRIPTA HASTA NUEVO AVISO SIGUIENDO LAS RECOMENDACIONES SANITARIAS