Uztailaren 11ko 34/2002 Legean, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoan, ezarritakoa betetze aldera, legezko alderdi hauen gaineko informazioa eman behar da:

Webgunearen identifikazioa: www.basquetravel.com

Webgunearen arduraduna: BASQUETRAVEL, S.L.

Kontakturako helbidea: KALE NAGUSIA, 18, DONOSTIA, 20003, GIPUZKOA

Kontakturako helbide elektronikoa: administración@basquetravel.com

Tel./Faxa: 843 980 777

Erregistroko datuak. LIBURUKIA: 2439. LIBURUA: 0. FOLIOA: 93. ORRIA: SS-31691. INSKRIPZIOA: 1.A, GIPUZKOAKO MERKATARITZA ERREGISTROAN.

Erreklamazio-orriak: eskuragarri daude enpresaren kontakturako helbidean.

www.basquetravel.com WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.- Aurretiazko kontsiderazioak. Legezko baldintza hauek webgune honen gainean (URL: www.basquetravel.com) baimendutako legezko erabilera arautzen dute. Webgunearen legezko arduraduna BASQUETRAVEL, S.L. da. Webgunearen titularrak Interneteko erabiltzaileen esku dohainik jartzen duen sarbidea eta erabilera arautzen dituzte baldintza orokor hauek. Bertan sartzeak berekin dakar baldintzak argi eta garbi onartzea. Informazioa eskatzeak edo iritzi bat emateak baldintza hauek erabat onartzea dakar. BASQUETRAVEL, S.L. sozietatearen lana hoteletako ostatuak, bidaiak eta sukaldaritza kudeatzea da.

2.- Webgunearen erabilera. Erabiltzailea behartuta dago webgunea, zerbitzuak eta edukiak arduraz, zuzen eta legezko eran erabiltzera. BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak erantzukizuna egotzi ahal izango die, webgunea gaizki erabilita, beste pertsona batzuei kalte-galerak eragiten dizkieten erabiltzaileei, eta bai webgunean sartu, sortu eta koka ditzaketen eta webgunearen edukiak eta webguneak berak ondo funtzionatzea eta webguneko erabiltzaileen ekipoak, sistemak eta programak kaltetu dezaketen birusen edo programa informatikoen gaineko erantzukizuna ere.

3.- Jabetza intelektuala eta industriala. Webgune honetan dauden testuak, lanen gainean galerian dauden irudiak, logotipoak, zeinu bereizgarriak, soinuak, animazioak, bideoak, iturburu-kodea eta gainerako edukiak BASQUETRAVEL, S.L. sozietatearen jabetzakoak dira edo, egokia bada, BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak haiek erabili eta ustiatzeko eskubidea du, eta alde horretatik indarrean dagoen jabetza intelektual eta industrialaren gaineko legeriak babestutako lanak dira.

Erabiltzaileak hauek ez egiteko konpromisoa hartzen du: “copyrighta” eta titularren eskubideen gainerako identifikazio datuak, edukietan sartutakoak, eta babesteko gailu teknikoak edo edukiek izan dezaketen beste edozein informazio mekanismo ezabatu, saihestu edo manipulatzea.

Webgune honetan bildutako edukiak, osorik edo zati batean, transmititu, banatu, erreproduzitu edo biltegiratzea debekatuta dago espresuki, titularrak aurretik eta berariaz horretarako baimena eman badu izan ezik. Webgune honetako elementuak edo edukiak erreproduzitzea –irabazteko asmoarekin edo merkataritzako helburuekin egindako erreprodukzioa– berariaz eta erabat debekatuta dago.

4.- Sartzeko baldintzak. BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak bere egiten du webgune honetan dagoen informazioaren, webgunearen konfigurazioaren eta aurkezpenaren, sartzeko baldintzen, kontratatzeko baldintzen eta abarren gaineko aldaketak eta eguneratzeak edozein unetan eta aurretik abisurik eman behar izan gabe egiteko eskubidea.

Horrenbestez, ERABILTZAILEAK webgunearen bertsio eguneratuetara sartu beharko du.

Webgunearen ardura duen enpresak ez du bermatzen eteterik edo hutsegiterik ez egotea webgunean edo edukian sartzean, ez du bermatzen webgunea eguneratuta egotea, edo birusik edo zure sistema informatikoan aldaketak eragin ditzakeen beste edozein elementu gabe egotea. BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak ezetza emango dio erabiltzen duen eta birus informatikoek edo edozein izaeratako elementu informatikoek eragindako zeinahi izaeratako kalteak dituen pertsonarekin edo enpresarekin kontratuzko edo kontratuz kanpoko edozein erantzukizuni.

Webgunearen titularra ez da izango webgunean dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzetik erator daitekeen inolako ondorio, kalte edo galeraren arduraduna, ez eta webgune honetan dauden zerbitzuetatik, iritzietatik edo aholkuetatik erator daitekeenaren arduraduna ere.

Webgunean sartzeko beharrezkoak diren hardwarea eta softwarea erabiltzailearen konturakoak dira. BASQUETRAVEL, S.L. ez da izango haiek gaizki funtzionatzearen erantzulea, ez eta erabiltzeko beharrezkoak diren erabilera eskubideen edo lizentziena ere.

5.- Loturengatiko erantzukizuna. Webgunearen ardura duen enpresak baztertu egingo du webgune honekin lotutako beste webgune batzuetan ematen diren zerbitzuengatiko eta/edo informazioarengatiko edozein erantzukizun, ez du kontrolatuko eta ez du inolako gainbegiratzerik egingo haietarako loturarik dagoenean, eduki horiek indarrean dagoen legeria ontzat hartzen dutela sinetsita.

Edonola ere, beste webgune batzuetarako loturak erabiltzeak ez dakar inolaz ere haien edukiaren gaineko erantzukizunik edo edukiaz jabetzerik. Eta ezin da ulertu haietan egiten diren aldaketak edo ematen diren informazioak gainbegiratzeko eta onartzeko lanik egiten denik.

Haien bisitariei aholkatu behar diegu zuhurtziaz jokatzeko eta webgune haietan argitaratzen diren balizko legezko baldintzak kontsultatzeko. Lotutako webgune horien funtzionamenduarekin, erabilgarritasunarekin eta jarraitutasunarekin lotuta egon litezkeen kalte-galeren gaineko erantzukizunik ez du bere gain hartuko eta ez dio erantzungo BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak.

6.- Webgunearen edukiak. Webguneak erabiliko duen hizkuntza gaztelania izango da, beste hizkuntza batzuk erabiltzeari kalterik egin gabe, nazionalak edo erkidegoetakoak.

BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak ez du erantzukizunik hartuko bere gain erabiltzaileak ez badu ulertzen webguneko hizkuntza eta ulertze ezak ondorioak baditu. Webguneko edukien xedea informazioa ematea eta BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak ematen dituen zerbitzuak, produktuak eta jarduerak ezagutaraztea da, eta izaera orokorra eta orientazioa ematekoa dute.

BASQUETRAVEL, S.L. sozietateak abisurik eman gabe aldatu ahal izango ditu edukiak, edukiak webgunearen barnean ezabatu eta aldatu ahal izango ditu eta bai haietara sartzeko modua ere, justifikaziorik gabe eta libreki. Horrenbestez, aldaketa horiek erabiltzaileei eragiten ahal dizkieten ondorioen gaineko erantzukizunik ez du hartuko.

Debekatuta dago webguneko edukiak erabiltzea norbere edo beste pertsona batzuen publizitatea edo informazioa sustatu, kontratatu edo zabaltzeko BASQUETRAVEL, S.L. sozietatearen baimena izan gabe. Halaber, ezin da publizitaterik edo informaziorik bidali horretarako erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak edo informazioa erabilita, erabilera doakoa den edo ez gorabehera.

Beste batzuek beren webguneetan sartzen dituzten loturak edo hiperestekak, webgune honetara bideratutakoak, webgune osoa zabaltzekoak izango dira, eta ezin izango dute argibide faltsurik, okerrik edo nahasirik adierazi, zuzenean edo zeharka, eta ezin izango dira erori BASQUETRAVEL, S.L. sozietatearen aurkako ekintza desleial edo bidegabeetan.

7.- Aplikatzekoa den jurisdikzioa eta legezko erregimena:

Webgunea erabiltzeko baldintza hauek Espainiako legeriak eraentzen ditu.

Halaber, BASQUETRAVEL, S.L. eta erabiltzaileak aitortu eta onartzen dute erabilera-baldintza hauek interpretatu, garatu, gauzatu, ez bete, ebatzi edo baliogabe uztearen emaitza den edozein auzi, desadostasun, eztabaida, gatazka, kontu edo erreklamazio ebazteko Pontevedra hiriko (Espainia) barruti judizialeko epaitegiak eta auzitegiak izango direla haiek ebazteko arduradunak. Aldeek berariaz uko egiten diote egokitu dakiekeen beste edozein foruri, uko-egite hori legez baimenduta ez dagoen kasuetan izan ezik.